Galde erreguak
Galderak
Txertoak (parvobirusaren, moquilloaren eta hepatitisa...) eta desparazitazioak (barneko etakanpokoak) eguneratuta behar ditugu, baita traqueobronkitis infekziosoaren aurkako txertoa ere(Txakurrezko hozkada edo "Tos de la perrera"-ren aurka).
Aspalditik dakigu zainketak integrala izan behar duela, eta horregatik, alde emozionala lantzea ezinbestekoa da. Guretzat, garrantzitsuena txakurrek esperientzia honetaz gozatzea da, eta baihaiek eta bai familiak, lasai eta etxean bezala sentitzea.
Dagoeneko ohitzeko prozesua egina baduzu, WhatsApp bidez idatz diezagukezu erreserba egiteko.Ohitzeko prozesua egitea falta bazaizue, erreserbatu lehen kontakturako bisita loturaren bidez.
Dokumentu digitala (txakurraren kartilaren argazki bat bidaltzearekin nahikoa) eta ohitze prozesuaren lehen egunean emango dizuegun inprimakia beteta ekartzea eskatuko dizuegu. Hala ere, zuen txakurraren ongizatea bermatzeko garrantzitsua iruditzen zaizkizuen gauza guztiak ongi etorriak izango dira.
Zutabioken egonaldian zehar, zuen txakurra gaixotzen bada edo arazo larri bat izaten badu , zuekin eta albaitariarekin harremanetan jarriko gara. Arazoa arina bada, albaitariarekin batera baloratuko dugu nola kudeatu egoera gure irizpidearen arabera. Edozein istripuren berri jasotzea nahi izanez gero, hori adierazi beharko da erreserba egiten den momentuan.
24 orduz lan egiten dugu zaintzen ditugun txakurren ongizatea bermatzeko, eta uste dugu mota honetako ekintzek euren egonaldian eragin dezaketela, eta ondorioz, beharrezkoa ez den estresa sor dezaketela. Badakigu garrantzi handia duela egonaldialdian zehar, zuen txakurra non egongo den jakiteak, horregatik, argazki profesionaletan instalazioak xehetasunez ikusi ahal izango dituzue.