Gure zerbitzu guztiak
Zure txakurra gurekin uzteko lehenengo urratsa prozesu hau jarraitzea da. Hemen gehiago.
10:00etatik 12:00etara eta 17:00 etatik 19:00retara etor zaitezkete txakurra uztera eta 10:00etatik 12:00etara, etor zaitezkete bila edo 17:00etatik 19:00retara, eguneko zaintza zerbitzua barne hartuz. Xehetasunak.
10:00etatik a 12:00etara txakurra uztera etor zaitezkete eta bila bueltan 17:00etatik a 19:00rak bitartean. Prezioak zerbitzu bukaeraren orduaren arabera alda daitezke. Xehetasunak.
Aholkularitza saioak, elkarbizitza eta familiaren egunerokotasuna hobetzeko, adopzioak, kide berriak edo zailtasunak lantzen ditugu. Xehetasunak.
Zutabiok Store denda onlinen, aurki dezakezue gure produktu hautaketa bereziena. Zutabioken jasotzeko aukerarekin.

2 txakur 80€
+ 10€ txakur gehigarri bakoitzeko
Ohitze prozesua
Prozesu honi esker, elkar ezagutuko dugu eta familia osoarentzako egonaldi lasaia eta gozagarria bermatzen dugu. Zutabioken nola lan egiten dugun eta eguneroko dinamikak ezagutzeko aukera izango duzue, aldi berean, gure ingurunera eta etxera egokitzeko aukera bikaina izango duzue.
Konfiantza adierazteko hiru urrats
- Ingurunea
Inguruan zehar paseatzen dugu, txakur bakoitzaren erritmoak eta beharrak errespetatuz. Elkar ezagutzen dugu eta Zutabiokeko egunerokotasuna azaltzen dizuegu.
- Lotura
Orain elkar ezagutzen dugunez, banaketaren momentuan laguntzen diogu. Elkarrekin denbora pasatzen dugu eta egokiak diren eta ongizatea sustatuko duten dinamikak proposatzen dizkiogu lasai egon dadin. Bitartean goza dezakeen ideia lantzen dugu, azkar itzuliko zaretela jakinda.
- Dinamikak
Elkar ezagutzen dugu jada, lekua ezagutzen du eta itzuliko zaretela badaki. Orain, eguna eta gau bat edo bi ematen ditu gurekin, Zutabiokeko dinamika ezagutzeko, egitura sortzeko eta prozesua osatzeko.
Kontuan izan...
Prozesu hau beti familia bakoitzaren beharretara egokituko da. Txakur bakoitzaren ezaugarriak eta beharrak baloratuko ditugu, eta horren arabera banakako prozesu bat diseinatuko dugu. Hurrengo egunak bisitan bertan adostuko ditugu. Kontuan izan ohitze prozesu bakoitza bakarra dela, beraz, sarrera egunaren aurretik tarte bat egotea komeni dela. Egokitzapenak zailtasun bereziren bat badu, baliteke denbora gehiago behar izatea, nahiz eta hori ez den ohikoa. Prozesu hau nahitaezkoa da lehen egonaldirako.
«Ingurune naturala eta erabat naturan. Hala ere, Zutabiok berezi eta esanguratsu egiten duena Tania da. Txakurrak ulertzeko, ezagutzeko eta haiekin harremanak izateko duen begirada bakarra da; gure jatorrietara itzularazten gaituen lotura hori hain animalia dena.» — Asier Ibeas
2 txakur edo gehiago 23€/gaua bakoitzak
de 17h - 18h —> 21€
de 18h - 19h —> 23€
Hotela eta eguneko zaintza
Zaintza integralak beharrezkoak dira egonaldia lasai eta txakurrak gozatzeko modukoa izan dadin. Tipologia, garapen-etapa, izaera, gustuak, etab. kontuan hartzen ditugu, bakoitzaren beharrei egokitutako zaintzak eskaini ahal izateko. Erabateko esperientzia eskaintzeko diseinatutako sistema batekin lan egiten dugu.
Ingurune segurua eta jolas-jarduerak.
Zutabiok natura eremu ezinhobean kokatzen den txakur zaindegia da. Basoz inguraturik eta ibaia gurutzatzen duen 15.000m2-ko mendi eremua hartzen duelarik. Esplorazio eta arakatzeko eremuak, usaimen eta sozializatzeko jarduerak. Udaran igeri lekua dugu!
Leku seguru bihurtzen diren berezko logelak
Segurtasunerako, lasaitasunerako eta erosotasunerako pentsatuak. Tamaina bakoitzerako egokiak diren oheak, altueran gustatzen bazaie, oinarri goratuekin. Edontzi automatikoak, beti ur freskoa ziurtatzeko. Egunero garbitzen diren altzairu, herdoilgaitzezko janlekuak eta gelen eguneroko desinfekzioa, osasuna eta higienea bermatzeko, soilik animalientzat egokiak diren lixibarik gabeko produktuekin.
Lehenengo egonaldietan, bere usaina duen tapaki bat ekartzea gomendatzen dugu bere espazioa lotzeko. Ekarri nahi dituzuen objektu guztiak, ongi etorriak izango dira.
Elikadura
Osagai naturalekin eta haragi freskoarekin egindako elikadura dugu. Bere formulazio osatu eta orekatuak, proportzio egokian, organismoaren garapen eta funtzionamendu egokirako beharrezko nutriente guztiak ematen ditu. Bi zerbitzuetan barne.
Halaber, Barf janaria ere eskaintzen dugu, janari gordin edo egosiaren bidez elikatzen direnentzat. Azken hau, 6€/kg-ko gehigarria izango du. Preferentzia edo osasun arrazoiengatik zure janaria ekarri nahi baduzue, ez dago arazorik.
Bidelaguntza etologikoa
Azken urteotan egindako prestakuntzari esker, zainketak eta bidelaguntza ikuspegi etologiko batetik abiatzeko dugu, non ardatz nagusia, familien ongizate integrala den.
Inklusiboak gara
Gure instalazioek, mota guztietako txakurrak, tipologiak nahiz zailtasunak bidelaguntzeko aukera ematen digute, eta gure ezagutzek seguru eta lasai sentiaraz daietezen ziurtatzen dute.
Egonaldi guztian zehar, hezitzaile batekin egongo dira, 24 orduko kontaktua hainbat albaitari zentroekin, larrialdiak barne, eta egonaldiko jarraipena WhatsApp bidez egingo da.
«Inoiz ez naiz hain lasai eta pozik geratu gure txakurra zaindegian utzita. Zaindegia izateaz gain, Tania txakur hezitzailea da, eta horrek txakurrentzat leku ezin hobea bihurtzen du. Haiekiko duen maitasunak ez du preziorik.» — Ane Donazar
Bono hau Zutabiokeko familientzat soilik da. Xehetasunak.
Gehigarriak
Garbitu eta lehortu egiten dugu (ez dugu ile-apainketarik egiten 😉). Erreserba egitean abisatu iezaguzu, jasotzeko orduaren aurretik prest egon dadin.
Txikia: 30€, Ertaina: 40€, Handia: 50€
Autoz gerturatzeko etxeko zerbitzua. Itsaso alboko herrietara 15€. Beste herri edo hirietara, kilometroen arabera. ¡Kontsultatu gaitzazu!
Mastikazio naturala txakurren ongizatearen funtsezko zati bat da. Baraila indartzen, erlaxazioa errazten eta ahoko osasuna zaintzen duten jatorri naturaleko produktuak erabiltzen ditugu.
Gure familia osatzen dute, eta garrantzitsuena ondo zainduta egotearen lasaitasuna da. Noizean behin update bat bidaltzen dizuegu argazki eta bideoekin batera, ikus ditzazuen. Egunero egin nahiko genukeena izan arren, batzuetan ez dit bizitzak ematen!
Guretzat txakurren ongizatea bermatzea garrantzitsua da. Etxetik iritsi ziren bezain lasai, edo gehiago, itzultzea gustatzen zaigu. Kalitatezko esperientziak sustatzen ditugu, beren garapen eta ikaskuntzetan laguntzeko.
Zutabiok deskonektatzeko leku ezin hobea da. Eguneroko zaratatik eta estresetik aldenduz, natura eremuan gozatzeko eta erlaxatzeko aukera da.
Heziketa
Aholkularitza saioak elkarbizitza eta familiaren egunerokotasuna hobetzeko, adopzioak, kide berriak edo zailtasunak lantzen ditugu.
Gure lehen topaketan, ebaluaketa integral bat egingo dugu; txakurra, familia, ingurunea eta egunerokotasunean gertatzen ari diren jokaera posibleak hobeto ulertzeko. Ebaluazio hau egin ahal izateko, oso garrantzitsua da zuen familiari buruzko ahalik eta informazio gehien biltzea. Saioan zehar, jokaerak hobetzeko jarraibideak emango zaizkizue eta egoera berrikusteko eguna proposatuko zaizue.
Zertan lagun zaitzakegu
- Errespetuan oinarritutako heziketa : elkarbizitza eta familiaren egunerokotasuna hobetzeko aholkularitza.
- Ongi etorria: kide berriak familian.
- Adopzioetan aholkularitza eta bidelaguntza.
- Edozein zailtasun motari aurre egiteko prozesuak.
Jarraipena
WhatsApp bidezko jarraipena egiten dugu. Hurrengo saioan aztertu ahal diren bideoak edo bestelako informazioak bidaltzeko aukera dago. (Ez da berehala WhatsApp bidez erantzungo, beti topera gaude! 😉)
Aldizkakotasuna
Gutxienez 20 egunean behin saio bat egitea gomendatzen da, bidelaguntza eta bilakaeran etenik egon ez dadin. Jarraipen saio horiek presentzialak edo online bidezkoak izan daitezke.
«Gure txakurrarekin negoziatzen laguntzeak eta hura ulertzeak, bizitza asko hobetu digu. Guri eta berari. Eskerrik asko bihotzez» — Sheila Bravo
Ohikoentzako
Bono hau Zutabiokeko familientzat soilik da. Gure familiako kide izateko, ohitze-prozesua amaituta izan behar duzue eta gutxienez hiru egonaldi erreserbatuak izan behar dituzue gurekin.
Gainera, gure WhatsApp komunitaterako sarbidea eskaintzen dizuegu. Bertan, informazio pribilegiatuaz eta goi-denboraldian erreserbak egiteko lehentasunaz gozatu ahal izango duzue, baita beste hainbat abantailez ere.
...ren izenean
Bonua txakur bati esleitzen zaio, eta txakur bakoitzak bonu aktibo bakarra izan dezake.
ZTB bonua
Lehentasuna erreserbetan goi-denboraldian.
Bonu honekin, txakurra arratsaldean jasotzeagatik ez da eguneko zaintzarik kobratuko.
Bonu honek ez du iraungitze datarik. Nahi duzunean erabili dezakezu, abenduak 24, 25, 31 eta urtarrilak 1 eta 5ean izan ezik.
WhatsApp komunitaterako sarbidea.
Jarri gurekin kontaktuan
27, 20709 Itsaso
Gipuzkoa
Zutabioken inoiz egon ez bazara, ohitze prozesuarekin hasteko, zehaztu zure bisita whatsapp-ren bidez.